Athletic Club Fundazioak arrazakeria sahiesteko eta kirolean inklusioa sustatzeko webinar batean parte hartuko du
Bilboko Udalak “Kirolean arrazakeria saihestu/Kirolean inklusioa sustatu” online mintegia antolatu du, datorren apirilaren 14rako, herritarrak kirolaren arloko arrazakeriaz ohartaraz daitezen helburuarekin. Webinarra zuzenean ikusi ahal izango da www.bilbao.eus udal webgunean, 12:00etatik aurrera. Fundazioaren Proiektu eta Kultur Arloko arduradun Galder Reguerak ordezkatuko du Athletic Club Fundazioa.
Sesioan, pertsona ospetsu eta kirol profesionalarekin zerikusia dutenei entzuteko aukera paregabea izango da. Parte hartuko dutenen artean, Galder Reguerarekin batera, Lilian Thuram, futbol jokalari ohia eta bere izena daraman fundazioko kidea –Thuram Fundazioa–; Laura Sentís eta Aisha Al Said, Barça Fundaziokoak; Gaspar Maza, Universita Rovira i Virgili unibertsitatekoa; Sitapha Savané, ACB ligako jokalari ohia; eta Aauri Bokesa, FC Barcelona taldeko atleta olinpiarra eta gizarte-langilea izango dira.
Izena-emateko HEMEN dago informazio guztia.