Laboratorios Bilper Groupek Fundazioarekin bat egin du

 
 
Enpresa bilbotarra Athletic Club Fundazioaren Ongile bihurtu da
 

Laboratorios Bilper Groupek, mende erdi baino gehiagoko ibilbidea duen Bilboko enpresa, Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azken egunetan, Ongile gisa aritzeko asmoz. Horrela izanik, gure erakundeko partaide izatera pasa da, eta gure konpromisoarekin bat egin du, gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloan garatzen ditugun proiektuen bidez, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko. Akordioa Ibaiganen sinatu da, eta bertan izan dira Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioko zuzendari nagusia, eta Oscar Mesanza Matia, Laboratorios Bilper Groupeko zuzendari nagusia.

Bilbon 1958an sortua, Laboratorios Bilper Group nazioarteko erreferentzia eta ezarpen enpresa bat da, eta espezifikotasun eta balio erantsi handiko produktu kimikoak egiten eta merkaturatzen ditu, hala nola desinfektatzaileak, intsektizidak eta detergente ekologikoak (Bacterisan ®) eta maskotak zaintzeko produktu naturalak (Menforsan ®), kalitatea, eta ingurumena kudeatzeko sistema integratu baten pean garatuak..