Fundazioak Igor Porseten, Genuine taldeko jokalariaren, “Williams izatea” argitaratu du

 
 
Liburuak Athleticen elastikoa janzten duen eta adimen-desgaitasuna duen mutil baten istorio autobiografiko zirraragarria kontatzen du
 

Athletic Club Fundazioak “Williams izatea” liburuaren 7.000 ale argitaratu ditu guztira, adimen ezgaitasuna duen eta elastiko zurigorria janzten duen mutil baten istorio zirraragarria. Iaz Fundazioak aukeratutako egileak Óscar de Marcos eta Ainhoa Tirapu futbolariak izan ziren eta horien “Togo” eta “Bizitza eskukadaka” kontakizunak argitaratu zituen. Oraingoan, berriz, Williams sindromearekin jaio zen Igor Porset Domingoren, gure Genuine taldeko jokalariaren, txanda izan da. Horrela, Fundazioak adimen ezgaitasuna duten pertsonei hitza eman nahi izan die eta horien egoera bistaratzen lagundu nahi izan du, aldarrikatzeko Óscar eta Ainhoa bezala, Igor ere Athletic Clubaren balioen enbaxadore bikaina dela.

Liburuak eskatzea

Liburuak euskaraz eta gaztelaniaz eta irakurketa errazeko testuen jarraibideak betez argitaratu dira, eta leku hauetan banatuko dira: ikastetxeetan, Athletic Clubarekin hitzarmenak dituzten klubetan, haur kategorian eta Bilboko liburu-dendetan. Ikastetxeek edo heziketa-zentroek, liburu-dendek eta norbanakoek, beren kontura, eska dezakete liburua, mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: info@fundacionathleticclub.eus , izen-abizenak eta bidalketaren helbidea adieraziz.

Fundazioak doan banatzen du “Williams izatea”. Liburuak amaieran QR kode bat du, Fundazioaren gizarte-proiektuei lagundu nahi dietenentzat, eroso eta seguru egin dezan ekarpena.

Fundazioko bazkide izatea nahi dutenek urtean behingo 50 €-ko dohaintza bat egin behar dute. Dohaintza erraz-erraz egin dezakete HEMEN Horiek Fundaziozale txartela jasoko dute. Horri esker, Fundazioko Club Athleticeko kide izango dira. Gainera, hainbat abantaila paregabe ere izango dituzte, eta opari erakargarriak dituen ongietorri-kutxa jasoko dute.