Derbiaren kamiseten enkante solidarioa

 
 
Athleticek eta Realak, euren fundazioek sustatuta, Munduko Medikuak elkartera bideratuko dute bildutako dirua
 

Athletic Clubek eta Realak, euren fundazioek sustatuta, enkante solidarioa antolatu dute abenduaren 31n, 14:00etan, Athletic Cluben eta Realaren arteko derbia dela eta. Parte hartzen duten futbolariek erabilitako kamisetak enkantean jarriko dituzte MatchWornShirt plataforman. Holandako plataforma hau horrelako kamiseten enkanteetan espezializatuta dago nazioarte mailan.

Ekimen solidario honetan bildutako diru guztia Munduko Medikuak elkartearentzat izango da; izan ere, 2020an 25 urte bete ditu elkarteak. Era berean, Munduko Medikuak erakundeak Euskadin garatzen dituen proiektuetara bideratuko du dohaintza, bertan pertsona guztientzako Osasun Eskubidea defendatzen baitu.

Nola parte hartu

Eskaintzak online hasi ahal izango dira partida hasten den unetik eta amaitu eta lauegunera arte, hau da, urtarrilaren 4ra arte (astelehena).

MatchWornShirt enpresa espezializatuak mundu osoko zaleen parte-hartzea errazten du, baita osasun-segurtasuna bermatu ere, buztin- eta belar-orbanak eta jokoaren beste elementu batzuk kontserbatzen dituen tratamendu-teknologia baten bidez, eta bakterioak kentzen ditu.