Fundación Athletic Club Fundazioa
Mazarredo 23, 48009 Bilbao
Tlf: +34 94 661 20 04
info@athleticclubfundazioa.eus
Athletic Club Fundazioak “Williams izatea” liburuaren zazpi mila ale argitaratu ditu guztira, eta doan banatuko dira. Ikastetxeek edo heziketa-zentroek, liburu-dendek eta norbanakoek, beren kontura, eska dezakete liburua, mezu elektroniko bat bidaliz helbide honetara: info@fundacionathleticclub.eus , izen-abizenak eta bidalketaren helbidea adieraziz. Argitalpen honen bidez, gure helburuetako bat da adimen-urritasuna duten pertsonei ahotsa ematea eta haien errealitatea agerian jartzen laguntzea, baita haien balioa aldarrikatzea ere, eta, gure kasuan, Igor Porset gure jokalaria Athleticen balioen enbaxadore handia dela erakustea.
Hala ere, lan handia dugu aurretik. Zure dohaintzari esker, Fundazioak adimen-urritasuna duten pertsonentzat mantentzen dituen proiektuetan laguntzen duzu. Edozein ekarpen ongi etorria da. Mila esker.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu Athletic Club Fundazioaren lana ez litzatekeela posible izango hainbat pertsona, erakunde eta enpresaren laguntzarik gabe; izan ere, denon artean, gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloko proiektuak sustatzen jarraitu nahi dugu, gizartea hobetzeko. Fundazioaren alde jardun eta CLUB ATHLETIC txartela lortu nahi baduzu, sakatu HEMEN. Urtean 50€ euro ordainduta, Athletic Club Fundazioak programatutako hainbat jarduera berezitan parte hartzeko aukera izango duzu, gure lana babesteagatik eskerrak emateko.
Fundación Athletic Club Fundazioa
Mazarredo 23, 48009 Bilbao
Tlf: +34 94 661 20 04
info@athleticclubfundazioa.eus