Liam Brady: “Athleticen sinesten dut”

Irlandako futbolaren mitoak Athletic Club goraipatu zuen ‘Liam Brady: The irishman abroad’ pelikularen solasaldian Thinking-en hirugarren egunean

Liam Brady, Europan arrakasta lortu zuen lehen futbolari irlandarra, Juventus, Sampdoria edo Inter Milano taldeetan nabarmendu ondoren, izan da Thinking Football Film Festivaleko hirugarren jardunaldiko protagonista nagusia. Liam Bradyk, 72 nazioartean ibilia, “futbolean jokatzeko jaioa” dela esaten du pelikulan, bai genetikagatik (anaiak, osaba… futbolariak ere baziren), bai uste sendoagatik. Beraz, ez da harritzekoa, futbolari profesional gisa erretiroa hartuta, futbolaren munduarekin lotuta jarraitzea teknikari lanetan (Celtic FC eta Brighton & Hove Albion), kirol-komentarista aditua izatea eta, batez ere, Arsenal FCko harrobiko zuzendaria, klub hau “dena eman baitzion futbolaria izateko”. Bi hamarkada inguru eman zituen talde ingelesaren akademian, eta “Ashley Cole, Bukayo Saka, Emile Smith-Rowe, Jack Wilshere, Serge Gnabry, Alex Iwobi edo Yunus Musah talentuak, beste askoren artean” bere eskuetatik pasa ziren.

 
1 TFFF DÍA 5
2 TFFF DÍA 3
2 TFFF DÍA 4
3 TFFF DÍA 3
5 TFFF DÍA 3
6 TFFF DÍA 3
7 TFFF DÍA 3
8 TFFF DÍA 3
9 TFFF DÍA 3
10 TFFF DÍA 3
11 TFFF DÍA 3
12 TFFF DÍA 3
13 TFFF DÍA 3
14 TFFF DÍA 3
15 TFFF DÍA 3
Anterior
Siguiente
 

Ziur asko, Irlandaren eta Euskal Herriaren arteko loturez gain, formakuntza eta oinarri-futbolaren aldeko zaletasun hori izango da Athletic Clubi eskaini dizkion aitortza- eta maitasun-hitzen atzean. “Bost biloba ditut eta Athleticzaleak izatea lortuko dut”, adierazi du irmo. “Eta ez dut esaten Bilbon nagoelako eta txaloak jaso nahi ditudalako. Nik Athleticen sinesten dut. Klub honetan sinesten dut “. Hitzaldiaren amaieran, Liam Bradyk euskaraz hitz egin nahi izan die entzuleei eta mezu hau irakurri du: “Mila esker, Athletic. Niretzat, ohore handia da hemen egotea. Orain, zuetako bat naiz. Irlandako lehoi bat, baina zuri-gorria”. Jaun irlandarra da, Mr. Liam Brady.

Filmaren proiekzioaren ondorengo zineforumean, filmeko protagonistaz gain, Sean Casey zuzendariak eta solasaldiaren moderatzaile Sid Lowe kazetariak parte hartu dute. Aurreko egunetan bezala, Thinking ekimenaz gozatzeko prest egon diren aurpegi ezagun asko ikusi ditugu BBK Aretoan, besteak beste, Jose Angel Iribar eta Oscar de Marcos, eta Nerea Ortiz, Josetxu Urrutia eta Laura Ruiz de Azua, Zuzendaritza-Batzordearen eta Fundazioaren ordezkariak.