Liburuak, futbolariak eta irakurketa partekatuak

Garazi Muruak Athleticen Irakurketa Klubaren denboraldiari hasiera eman dio, eta ondoren De Marcos, Tirapu, San José eta gabarrako lehoiak egongo dira

Athleticen Irakurketa Klubaren helburua irakurketa sustatzea da, eta horren bidez edozein zalek proposatu dezake liburu bat, Athletic Clubeko ordezkari batek irakurtzeko. Jokalari edo teknikari zuri-gorri horrek liburu bat aukeratuko du jasotako proposamen guztien artean, eta gutxi gora behera hilabeteko epean irakurriko du. Azkenik, Fundazioak antolatzen dituen jardunaldietako batean parte hartuko du. Ekitaldi horietan liburuari buruz hitz egin, eta iritzi eta hausnarketak partekatzen dira.

Garazi Murua

Garazi Murua Ireki da lehen taldeko erdilariari liburu bat gomendatzeko epea. Hemen egin daiteke. Garazik euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez irakurtzen du; nobela historikoak eta kritika soziala egiten dutenak gustuko ditu.

Letrak eta Futbola Astea

Letrak eta Futbola jaialdiaren X. edizioaren baitan, Athletic Club Fundazioak lau jardunaldi berezi antolatuko ditu Athletic Irakurketa Kluberako.

Lehena azaroaren 11n izango da, astelehena, Foru Liburutegian, eta Óscar de Marcosek “Togo” bere liburu biografikoari buruz hitz egingo du, Fundazioak argitaratua, 40 irakurlerekin batera. Hurrengo egunetan irekiko dugu klubean izena emateko epea.

Azaroaren 12an, asteartea, Liga eta Kopa irabazi zuen azken Athletic taldearen txanda izango da. Gabarrako lehoiek Juanjo Bañosek moderatutako topaketa baten hartuko dute parte, Alfonso del Ríoren “La ciudad de la lluvia” liburuari buruz hitz egiteko.

Asteazkenean, hilak 13, Mikel San Josék, Lezamako haur kategoriako talde batek lagunduta, José Roberto Torerorekin hitz egingo du, azken horrek idatzitako “Una historia de fútbol” liburuaren inguruan.

Azkenik, hilaren 14an, osteguna, Ainhoa Tirapuk “Bizitza eskukadaka” bere liburu biografikoa aurkeztuko du, Letrak eta Futbola jaialdiaren X. edizioaren azken ekitaldian.