Lidergo pertsonalari buruzko hitzaldia

Athletic Club Fundazioak bere enpresa bazkideentzat lidergo pertsonalari buruzko hitzaldia antolatu du Javier Iriondo coach-aren eskutik

Athletic Club Fundazioak lidergo pertsonalari buruzko hitzaldia antolatu du Etxelaia jauretzean, Gautegiz Arteaga, Javier Iriondok emana. Fundazioko hamazazpi enpresa bazkideren ordezkariak izan dira bertan. Javier Iriondo coach-ak eman du hitzaldia, “Donde tus sueños te llevan” liburuaren egileak.

Javier Iriondo eliteko kirolaria izan zen Estatu Batuetan, eta marketin, merkaturatze eta garapen pertsonalean espezializatu zen. Gaur egun, hizlari erreklamatua da, eta 10 herrialdetan baino gehiagotan eman ditu saioak; horrez gain, Eraldaketa Pertsonaleko eta Zuzendaritza Garapeneko ikastaroak eta programak eskaini ditu. Esku-hartze Estrategikoko Coach ere bada.