Thinking Football 2020: datak eta deialdia

Thinking Football zinemaldiaren 8. edizioa ekainaren 1ean, 2an, 3an, 8an, 9an eta 10ean izango da eta dagoeneko zabalik dago filmak jasotzeko epea

Dagoeneko ezagutzen dira Athletic Club Fundazioak antolatutako Thinking Football zinemaldiaren 8. edizioaren datak. 2020an, ekainaren lehen bi asteetako astelehen, astearte eta asteazkenean izango da, 1, 2 eta 3an, eta 8, 9 eta 10ean, Bilboko Sala BBK Aretoan.

Halaber, martxoaren 7tik apirilaren 1era bitartean, jaialdian proiektatu nahi diren filmak jasotzeko deialdia zabaldu da.

Film bat aurkezteko, esteka honetan 

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi, mesedez, helbide honetara info@athleticclubfundazioa.eus