Lurraren Gaingaitasunaren Eguna

 
 
Egun aldakor horrek gogora ekartzen digu urtetik urtera gure aztarna ekologikoa askoz handiagoa dela planetaren leheneratzeko gaitasuna baino
 
Lurraren Gaingaitasunaren Egunak honako hau adierazten du, zehazki: gizakien baliabide naturalen eskariak eragindako ingurumen-inpaktuak ekosistemaren leheneratzeko gaitasuna zer egunetan gainditzen duen urte horretan. Gure aztarna ekologikoaren eta planetaren leheneratzeko gaitasunaren artean dagoen erlazioan jartzen du arreta, beraz. Hau da, jasangarritasunaren ikuspegitik, leheneratzen den baino azkarrago suntsitzen du gizakiak planeta urtero-urtero. Horrela, lurraren biziraupena bermatzeko behar den oreka hautsi egiten da. Oso egun esanguratsua da, joan den mendeaz geroztik gero eta joera kezkagarriagoa islatzen baitu. Aurtengo urtea bereziki nabarmentzekoa da, lehen aldiz lortu baita Lurraren Gaingaitasunaren Eguna uztailaren 29tik —2019an— abuztuaren 22ra —2020an— atzeratzea. Berri txarra hauxe da, ordea: ingurumenaren arloko urrats horren eragilea ez da borondatezko aldaketa sistematiko bat izan, pandemia bat baizik.
 

Athletic Club Fundazioaren ingurumen-arloko helburuetako batek lotura zuzena du kontzientzia ekologikoarekin eta gizarteak aurrean dituen erronkak ikusgarri egitearekin. Erronka horiek, hain zuzen, NBEk ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuetan (GIH) jasota daude. Fundazioak Garapen Iraunkorrerako Erronketan duen parte-hartzea arlo horren barruan kokatzen da, eta ekarpentxo bat izan nahi du, Lurraren Gaingaitasunaren Eguna ahalik eta gehien hurbiltzeko abenduaren 31ra. Ekimen horri buruzko eta eguna kalkulatzeko moduari buruzko informazio gehiago HEMEN duzue