OSAKIDETZAREKIN ELKARLANEAN: BIGARREN FASEA

Athletic Club Fundazioak 2016z geroztik Osakidetzarekin elkarlanean daraman proiektuaren bigarren faseari ekin dio, konkretuki Gurutzetako Unibertsitate-Ospitalearekin. Zentzu honetan Pediatriaren Berrikuntza Sailarekin batera egin den plangintzarekin segitzen dugu aurrera. Bere helburua zera hau da: ahal den neurrian, txikiei zuzendutako tratamenduak leuntzea. Beste era batera esanda, umeentzako tratamenduak ahalik eta atseginenak egitea.

Jada larrialdietako gelan eta sendaketa-gelan ipinitako hormirudiei, denboraldi honetan Athletic Fundazioaren diseinuak eramango dituzten ospitaleko beste espazio batzuk gehitu zaie: itxarongela, X izpientzako itxarongela, X izpien gela eta.

Proiektuaren baitan ere eranskailu-txanponak banatzen segitzen dira, hau da osasun-pertsonalak erabiltzen dituenak tratamenduei, azterketei, odol-ateratzei edota txertaketei aurre egiteko umeek erakusten duten ausardia saritzeko; Athletic Clubeko kapitainek sinaturiko diplomarekin batera, nolabaiteko ‘Txapeldun’ titulua ematen osatze aldera, beti ere tratamenduan zehar pazientearen portaera positiboak azpimarratu.

Azken finean, beste aurrerapauso bat elkarlanean gure umeei laguntzeko gehien behar duten uneetan.