Pentsatzeko ipuinak: Arrazakeria

 
 

8 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzendutako literatur lehiaketa aurkeztu da, arrazakeriari buruzko gogoeta sustatzeko helburuarekin

Fair Saturday Fundazioak, Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan, “Pentsatzeko ipuinak” izeneko literatur lehiaketa aurkeztu du, 8-23 urte bitarteko gazteentzat, hainbat gizarte-arazori buruzko gogoeta sustatzeko helburuarekin, literatura-sormenaren bidez. Lehiaketaren hirugarren edizioan, arrazakeria da aukeratutako gaia, pertsonen jatorri kulturalagatik diskriminazio-portaera posibleak saihestu eta geldiarazten dituzten hausnarketa indibidual eta kolektiboak eragiteko.

Kontakizunak formatu digitalean aurkeztuko dira, parte hartzeko formularioaren bidez, horretarako ezarritako kanalean: www.cuentosparapensar.org Ausartu zaitez!

Lehiaketara aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 29ra arte. Honako 5 kategoria hauen barruan 8 eta 23 urte bitarteko gazteek parte har dezakete: 8 eta 10 urte bitartekoek, 10 eta 12 urte artekoek, 12 eta 16 urte artekoek, 16 eta 18 urte artekoek eta 18 eta 23 urte artekoek. Athletic Clubeko klub hitzartuetako futbolariek parte hartuko dute inprimakian klubaren izena adieraziz. Hiru hizkuntza-modalitate ezartzen dira: euskara, gaztelania eta parte hartzen duen haur edo gaztearen ama-hizkuntza den beste edozein. Kontaketaren gehieneko luzera 500 hitzekoa izango da, eta jatorrizkoak eta argitaragabeak izango dira. Guztira 30 sari ezarri dira bakarka, eta bi sari kolektibo: gehien parte hartzen duten ikastetxeari eta futbol-klubari. Guztira 2.500 euro banatuko dira, banaka zein taldeka. Sariak irabazleek aukeratutako gizarte proiektuetara bideratuko dituzte oso-osorik.