Fundazioa eta Aterpe, Save the Children erakundearekin

 

Fundazioa eta Aterpe, Haurtzaroa babesteko Athletic Cluben Arloa, elkartu egin dira Save the Children erakundearen “A TU LADO” larrialdi ekintzan laguntzeko.

Athletic Club Fundazioa eta Aterpe, Haurtzaroa babesteko Arloa, Save the Children erakundearen “A TU LADO / ZURE ONDOAN” larrialdi planarekin bat egiteko elkartu dira. Nazioarteko erakunde horrek haurren eskubideen defentsan lan egiten du. “A TU LADO / ZURE ONDOAN” proiektuaren bidez, erantzun azkarra eman nahi zaie estatu osoan Save the Children erakundeak arreta ematen dien 2.000 familia baino gehiagori (horietatik 500 inguruko Euskadikoak dira). Pobrezia edota gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonak dira, horietako asko seme-alabak bakarrik hezi behar dituzten emakumeak, edota pobrezia egoera gainditzeko diru-sarrera nahikorik ez duten familiak.

Athletic Club Fundazioa eta Save the Children erakundea elkarlanean ari dira; horren baitan, 23 haurrez osaturiko talde bati entrenamendu saioa ematen zaio astero. Gure teknikariek zuzentzen dute saio hori, Lasesarre kiroldegian, Fundazioak Barakaldoko Kirolaren Udal Institutuarekin daukan hitzarmenaren arabera. Saioak aurrez aurre egin ezin direnez, eta online saioen osagarri moduan, Fundazioak Sugeak eta Eskailerak eta Konfinamenduaren Antzara jokoak moldatu ditu, Save the Children erakundeak arreta ematen dien haurrek egun hauetan kirol jarduera mantentzeko. Bi pertsona edo gehiagoren artean jokatzeko jokoak dira. Irabazi ahal izateko, entretenimendua eta jarduera fisikoa uztartzen dituzten erronkak gainditu beharko dira. Familian joka daiteke; taula inprimatu edo ordenagailu edo tabletean proiektatu baino ez da egin behar, fitxak mugitu ahal izateko. Ekimen honetarako ez da Interneterako konexiorik behar, beraz, Save the Children zein beste erakunde batzuek erabiltzeko modukoa da, hala nola Bakuva, Villagol edota Zabaloetxe erakundeek, esaterako. Guztiek egiten dute lan Fundazioarekin.

Hona hemen taula.

Hona hemen arauak.

“A TU LADO / ZURE ONDOAN” ekimenaren inguruan

Egungo egoerari aurre egiteko, Save the Children erakundeak “A TU LADO / ZURE ONDOAN” larrialdi plana jarri du abian, pobrezia eta bazterkeria egoeran bizi diren haurren eskubideak bermatzeko: ikasteko eskubidea, ongizatea eta babesa; izan ere, une zail hauetan inoiz baino beharrezkoagoa da lan hori. Zehazki, “A TU LADO / ZURE ONDOAN” planaren bidez, haur horiei gailu mugikorrak, konektibitatea, eduki hezitzaileak eta aisialdi baliabideak helarazten ari zaizkie. Gainera, erakundeko langileak (gizarte langileak eta psikologoak) heziketa positiboaren inguruko irizpideak ematen ari zaizkie haurren gurasoei, etxetik irten gabe egotea oso ezohiko egoera baita denontzat. Bestalde, Save the Children erakundeak telefono bidezko arreta psikologikoa