Sodexo-k bat egin du Fundazioarekin

Bizi Kalitateko Zerbitzuen enpresak Athletic Club Fundazioaren bazkide estrategiko gisa sinatu du

Sodexo , Bizi Kalitateko Zerbitzuen enpresak, Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azkenaldi honetan, Bazkide Estrategiko gisa. Horrela, enpresa gure erakundearen parte bihurtzen da eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, prestakuntza, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten du. Ibaiganen egindako akordioaren sinaduran, Aitor Elizegi, Batzorde Kudeatzaileko kide eta presidente ohia, Jon Vázquez Eguskiza, Fundazioaren zuzendari nagusia, Franck Chanevas, CEO France & Spain Sodexo Live, eta Carlos Cuadrado, Operations Director Sodexo Live Spain, izan dira.

Sodexo munduko enpresa liderra da Bizi Kalitatearen Zerbitzuetan. Bere 412.000 laguntzaileei esker, Sodexok 55 herrialdetan egunero 100 milioi kontsumitzaileri elikadura-zerbitzuak, facility management, langileentzako onurak eta etxeko zerbitzu pertsonalak eskaintzen dizkie. Sodexo munduko 1. enplegatzaile pribatua da, Frantzian bere egoitza izanez. Sodexok pertsonen funtsezko premiak ditu ardatz, haien bizi-kalitatea hobetzeko gakoa baitira, eta, horregatik, garrantzi berezia ematen dio egunerokotasunak markatzen duen desberdintasunari.