Teletaxik Fundazioarekin bat egin du

 
 
Bilboko taxilari profesional autonomoen elkartea Athletic Club Fundazioaren Laguntzaile Nagusia bihurtu da
 

Teletaxi Bizkaiko Taxi Irratiko profesional autonomoen elkarteak Athletic Club Fundazioarekin bat egin du azken egunetan, Laguntzaile Nagusia gisa aritzeko asmoz. Horrela izanik, gure erakundeko partaide izatera pasa da, eta gure konpromisoarekin bat egin du, gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloan garatzen ditugun proiektuen bidez, gizarte hobea eraikitzen laguntzeko.

Akordioa Ibaiganen sinatu da, eta bertan izan dira Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, Jon Vazquez Eguskiza, Fundazioko zuzendari nagusia, Fernando Ramos, Teletaxiko presidentea, Alvaro Garate, presidenteordea, Sergio Alonso, idazkaria, eta Jorge Lesmes, zuzendari komertziala.

 

Teletaxi 1985ean sortu zen, eta Bilboko taxilari profesional autonomoen elkartea da. Gaur egun, Teletaxik 178 bazkide ditu. Bezeroaren arreta etengabe hobetzea da lanaren ardatz nagusia, eta eguneko 24 orduetan garraio-zerbitzuak eskaintzen zaizkio bezeroari. Zerbitzuak noizbehinkakoak izan daitezke unean bertan, edo aldez aurretik erreserbatu daitezke edozein ibilgailu-motatan. Halaber, Teletaxik zerbitzu itundu pertsonalizatua eskaintzen die enpresei, eta, horrela, fakturazio-metodo sinplifikatua eskaintzen die zerbitzu guztietarako.