Thinking Football Film Festival 2022 jaialdiaren aurkezpena

Irailaren 19tik 25era sei eguneko doako zinema izango da Sala BBK aretoan, eta gonbidatu bereziak izango dira bertan, hala nola: Andy Townsend, Gordon Strachan, Alicia Vargas, Martin Bengtsson edo Juanjo Giménez

Athletic Club Fundazioak Thinking Football Film Festival jaialdiaren X. edizioa aurkeztu du San Mamesen. 6 eguneko kalitatezko futbol-zinema  irailaren 19 eta 25 bitartean, eta atseden eguna hilaren 23an, ostirala. Prentsaurrekora aurkeztu dira, besteak beste, Athletic Club Fundazioaren lehendakaria,  Juan Carlos Ercoreca; Athletic Clubeko bigarren presidenteordea, Jon Ruigómez; Igor San Román batzarkidea; BBK fundazioko zuzendaria, Gorka Martinez; Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia, Gonzalo Olabarria; eta, Fundazioko zuzendari nagusia Jon Vázquez Eguskiza.

Zuzendaritza Batzorde berriak Fundazioarekin egin duen lehen ekitaldi publikoan, Jon Ruigomez lehendakariordeak eskerrak eman ditu, lehenik eta behin, Fundazioak azken urteotan egin duen lanagatik. Era berean, gogorarazi du IZAN ATHLETICen programan jada aipatzen zela Zuzendaritza Batzordeak Fundazioari ematen dion funtsezko garrantzia, gizarteak Athletici ematen dionaren zati bat gizarteari itzultzeko bide zuzena bezala. Azkenik, Thinkingak Athletic Cluben nortasun bakarrari dagokionez duen garrantzia ere azpimarratu du, Athletic marka balio sozial eta kulturalekin lotzen laguntzen duen nazioarteko jaialdia baita.

Halaber, Galder Reguera, Fundazioaren Proiektu Arduraduna,  festibalaren programazioaren aurkezpenaz arduratu da, baita hurrengo gonbidatuen agerpenaren berri emateaz ere: Andy Towsend, Gordon Strachan, Alicia Vargas, Martin Begtsson eta Jaunjo Giménez. Guzti horiek dute lotura jaialdian eskainiko diren filmaren batekin, eta proiekzioen ostean egingo diren solasaldietan hartuko dute parte.

 
Presentación TF 8
Presentación TF 7
Presentación TF 6
Presentación TF 5
Presentación TF 4
Presentación TF 3
Presentación TF 2
Anterior
Siguiente
 

Aurtengo nobedadeen artean, gainera, www.thinkingfootballfilmfestival.com jaialdiaren webgune berria nabarmentzen da, non aurtengo edizioaren informazio guztia ez ezik, jaialdiaren aurreko edizioei edo palmaresari eskainitako beste atal batzuk ere jasotzen diren.

Inagurazioa 19an, “Finding Jack Charlton” eta Andy Towsenden agerpena

Jaialdia astelehenean, hilak 19, hasiko da arratsaldeko 19:00etan, Erresuma Batuko “Finding Jack Charlton” filmarekin, Gabriel Clarke eta Pete Thomasek zuzendua. Filma Irlandako selekzioko entrenatzaile mitikoaren irudira hurbilketa intimo bat da. Jack Charltonen bizitzako azken hemezortzi hilabeteetan filmatu zuten, non legendak zahartzaroko dementzia zuen, eta nortasunari eta memoriari buruzko gogoeta hunkigarria ere bada.

Aretora bertaratuko da Andy Towsend irlandar jokalari-ohia, eta hizketaldia izango du zineforumean Pete Thomas zuzendariarekin eta Sid Lowekin, The Guardian egunkariko kazetariarekin.

Asteartea 20, “God save the wings” eta “The three kings”, Gordon Strachanekin

Bigarren eguna arratsaldeko 18:00etan hasiko da “God save the wings” ipar-amerikar filmarekin, Adam Knapp eta Kennet Linnek zuzendua. Dokumentalak 1979an Wichita hirian fenomeno sozial bihurtu zen areto-futboleko talde profesionalaren istorioa kontatzen du.

Eguneko plater nagusia 20:00etako proiekzioarekin etorriko da, Jonny Owenek zuzendutako “The three kings”-ekin. Filmak Matt Busby, Bill Shankly eta Jock Steinen istorio harrigarria kontatzen du, Glasgow hegoaldean 30 milia baino gutxiagora jaiotako hiru prestsona, bizitza osorako lagun bihurtzeko hazi zirenak eta futbolaren historian eragin handiena izan zuten hiru gizon.

Saioan Gordon Strachan eskoziar legendak parte hartuko du, zeinak proiekzio osteko hitzaldian parte hartuko duen Jonny Owen pelikularen zuzendariarekin batera.

Asteazkena 21, “Wenger:Invincible” eta “Nadia” Myriam Weil eta Edith Chapinekin

Lehenengo saioan (18:00), Gabriel Clarke eta Christian Jeanpierre zuzendariek zuzenduriko film anglo-frantsesa proiektatuko da. Arsenal irauli eta Londresko klub mitikoaren ardura 22 urtez hartu zuen gizonaren istorioa, berak kontatua.

Eguna arratsaldeko 20:00etan itxiko da Anissa Bonnefontek zuzenduriko «Nadia» film frantziarrarekin. Dokumentalak Nadia Nadimen istorio hunkigarria kontatzen du. Nadim Afganistango gerrako neskato errefuxiatua izatetik egungo emakumezkoen futboleko izar handienetako bat izatera igaro zen.
Zineforumean parte hartuko dute Myriam Weil ekoizleak eta Edith Chapin gidoilariak.

Osteguna 22, “LFG” eta “Destino confidecnial: campeonas”, Alicia Vargasekin

Ostegunerako, Thinking jaialdiak emakumezkoen futbolari eskainitako bi film programatuko ditu. AEBetako Futbol Federazioak aurtengo maiatzean jokalarien aldarrikapenak onartu eta gero, “LFG” berreskuratuko du jaialdiak lehen saiorako.

ESPNren eskutik, Martin eta Daniel Ainsteinek zuzendutako “Destino confidencial: campeonas” dokumentala iritsiko zaigu. 1971ko munduko futbol txapelketa jokatu zuen eta txapeldunorde izendatu zen emakume-talde mexikarraren historia. Garai guztietako emakume jokalari onena kontsideratzen den, eta talde historiko hartako golegiletzat jotzen den Alice “Pelé” Vargas filmaren osteko solasaldian izango da.

Larunbata 24, bi film-labur eta “Tigrar”, Martin Bengtssonekin

Asteburua 18:00etan hasiko da saritutako bi film-laburrekin: “Tala’vision”, Berlingo 11 mm Film Festivaleko epaimahaiaren saria irabazi zuen laburra, eta Austriako 43 ° Max Ophüls Preis Filmfestibalean parte hartu zuen “Steh auf du sau!” film ertaina.

Thinking jaialdiaren proiekzio nabarmenetako bat, zalantzarik gabe, larunbat arratsaldeko 20:00etan izango da. Ronnie Sandahlek zuzenduta, Martin Bengtsson Milango Interreko haur miragarriaren istorioa kontatzen du. Jokalariaren autobiografian oinarrituta, gaixotasun mentalak kirolean dituen ondorioak aztertzen ditu. 16 urterekin, Bengtsson Suediako futbolaren promesa handienetako bat zen, baina ez zekien zer prezio ordaindu beharko zuen bere ametsa errealitate bihurtu ahal izateko.

Martin Bengtsson filmaren protagonista proiekzioaren ondorengo solasaldian izango da.

Igandea 25, “Centoventi contro Novecento” eta “Juanjo Giménez” sasoi berezia

Zinema eta futboleko sei egunei amaiera emango die Thinking-ak, egun zinematografikoenarekin.

18: 00etan, “Centoventi contra Novecento” Alessandro Scillitanik zuzendutako film italiarra. 1975ean futbol talde paregabe bik jokatu zuten elkarren aurka: “Saló edo Sodomako 120 egunak” filmazio taldea, Pier Paolo Pasolinik bere hilketa tragikoaren aurretik zuzendutako azken filma, Bernardo Bertolucciren “Novecento”, maisulanaren filmazio taldearen aurka. Egun beretan filmatu ziren bi film, bata bestearengandik kilometro gutxira, eta futbol-partida zinematografiko bati bide eman zioten.

Amaitzeko, 20: 00etatik aurrera, Juanjo Gimenez zine-zuzendariari eskainitako saio berezia izango da,  zein Thinking-aren itxierako gonbidatu berezi gisa gerturatuko den. Solasaldiaren aurretik, futbolari buruzko bere laburmetraiak proiektatuko dira: «Libre Indirecto», «Maxima pena», «Rodilla» eta «Ascenso».

Sarrera doan

Jaialdiari buruzko informazio guztia www.thinkingfootballfilmfestival.com  webgunean eskura daiteke. Saio guztietarako sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da sarrerak modu digitalean erreserbatzea. Zure zain gaude!