Athletic Irakurketa Kluba: “Togo”, De Marcosekin

Azaroaren 11ko Irakurketa Klubeko saiorako izena emateko epea ireki da, De Marcosekin “Togo” liburuari buruz hitz egiteko

Óscar de Marcosek “Togo” bere nobela biografikoari buruz hitz egingo du, saio horretarako izena ematen dute lehenengo 40 irakurleekin. Foru Liburutegian (Diputazio kalea,7) izango da, azaroaren 11n, astelehena, 17:00etan. Letrak eta Futbola jaialdiaren X. edizioaren baitan kokatzen da saioa.

Izena-ematea irekia da. info@fundacionathleticclub.eus helbidera mezu bat bidali behar da, “Togo” liburuaren Irakurketa Klubeko saioan parte hartzeko eskatuz. Izena emateko baldintza bakarra egun horretarako liburua irakurtzea da.

Liburua eskura dago Bilboko liburu-dendetan azaroaren 4tik aurrera, doan. Hala nahi izanez gero, Athletic Club Fundazioaren aldeko dohaintza bat eman ahal izango da, liburuak hartzearekin batera. Diru hori Bizkaiko Irakurketa Errazeko proiektuetara bideratuko da osorik, irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei erraztasunak emateko. Era berean, ikastetxeek edota pertsona partikularrek aleak doan bidaltzeko eska dezakete, helbide honetara idatziz: info@fundacionathleticclub.eus