“Osasuna, kirola eta elikadura” izenburupean, Secot elkarteak Jubilación Activa izeneko programaren barruan antolatutako zikloan parte hartuko dute
Hitzaldia, Athletic Club Fundazioaren laguntzarekin antolatua, urriaren 28an izango da, astelehena, Bilboko Erronda kaleko BBK Sasoiko aretoan, arratsaldeko 19:15ean. Manolo Delgado, Athletic Club erakundeko Kirol Aholkularia, futbolean esperientzia profesional zabala duena, eta Toscana Viar, Athletic Clubeko egungo nutrizionista, osasun, kirol eta nutrizioari buruz arituko dira.
Jubilación Activa programa erretiroa hartu berri duten edo laster hartuko duten pertsonengan pentsatuz diseinatu da. Helburua zera da: pertsona horiei bizitza-ziklo berri bat eraikitzen laguntzea, erretiroa hartu ostean bizimodu lasaia eta aberatsa izateko, bizi-kalitate ahalik eta onenarekin.