Fundazioak bat egin du Erasmus + Sports proiektuarekin.

 
 

Europar Batzordearen prestakuntza programa bat da, eta A.D. Shotokai K. T. taldearen bidez parte hartuko du

Athletic Club Fundazioak akordio bat lortu du A.D. Shotokai K. T taldearekin, Erasmus+ SPORT programaren barruko “ACTIV in Sport: Actions To Improve Volunteering in Sport” izeneko proiektuan parte hartzeko (“ACTIV in Sport: kirolean boluntariotza hobetzeko jarduerak”). 2019ko azaroa eta 2020ko ekaina bitartean garatuko da. Akordio horren bidez, Fundazioko lau ordezkarik ere parte hartuko dute prestakuntza eta heziketa programa honetan. Helburua zera da: eremu babesgabeetan gizarteratzea bultzatzeko metodologien bidez gaitasun pertsonal eta profesionalak hobetzea. Helburu horrekin bat egiten dute Fundazioaren gizarte proiektuek ere.

Athletic Club Fundazioak bat egin du ekimen honekin. Gainera, A.D. Shotokai taldeaz gain, bazkideen artean bi italiar erakunde daude, Cruz Roja Italia eta AICEM, eta beste portuges bat, Associação Sójovem. Europako Batzordeak hautatutako proiektu hori azaroaren 13an aurkeztuko da, asteazkena, Bilbon, eta aurkezpen horretan erakunde parte-hartzaile guztiak egongo dira.