UTOPIA, amets egiten jarraitzearen garrantzia

UTOPIA proiektuko emakumeek seigarren denboraldia hasiko dute, asteroko saioen bidez beren arteko ahizpatasuna sendotzeko asmoz

UTOPIA proiektua babesgabetasun egoeran dauden emakume helduei zuzendua dago. Aurrez aurreko entrenamenduak aste honetan hasi dira berriro, asteartean, La Casillako kiroldegian, Athletic Club Fundazioaren eta @bilbaokirolak-en arteko lankidetzari esker. Proiektu honen seigarren denboraldirako, Clara Campoamor Elkartearen lankidetzaz gain, Fundazioak MPDL (Movimiento por la Paz, el Desarme y la Libertad) nazioarteko elkartearen partaidetza du. MPDL GKE independente, laiko eta aurrerakoia da, 1983tik Giza Eskubideak, gobernagarritasun demokratikoa, berdintasuna eta pertsonen eta herrien arteko elkartasuna erabat betetzearen alde lan egiten duena. Euskadin duen egoitza Portugaleten dago eta, lehen aldiz, elkarte horretako emakume batzuek Athletic Club Fundazioaren saioetan parte hartuko dute.

1u
2u
3u
4u
6u
8u
9u
10u
11u
12u
Anterior
Siguiente

 

Proiektu honetako emakume talde heterogeneo honentzat, kirola egiteko eta lagunduta sentitzeko gunea da UTOPIA. Pandemia eta krisi garaian funtsezkoa da emakume hauen arteko ahizpatasuna eta elkartasuna bizirik mantentzea, babesgabetasun egoeretan elkarri babesa emateko. Asteroko entrenamendu-saioen bidez, egoera fisikoa hobetzeaz gain, talde-izaera sortu eta etorkizunari baikortasunez heltzeko motibazioa eragin nahi du Fundazioak.

Oraingoan ere, jokalari izandako Eli Ibarrak eta María José Boraitak zuzendu eta bideratuko dituzte kirol entrenamenduak, jarduera osagarriak eta prestakuntza ikastaroak, talde honi bere ahalduntze prozesuan laguntzeko.