Walking Football-az gozatzen

Athletic Club Fundazioak hirugarren postuan amaitu du Alemaniako txapelketa

Ilusioz betea. Horixe da Athletic Club Fundazioko kide guztiek bizitako esperientzia defini lezakeen hitza, Leverkusenen hirugarren postua lortu ondoren, Walking Football espezialitatearen barruan.

Guztira 18 taldek jokatu zuten txapelketa Koloniako Otto Bayer Stadiumeko instalazio bikainetan.

Athletic Club Fundazioak ez zuen erraza finalerako sailkapena, Brujas, Newcastle, Rangers, Dortmund eta Bayer 04 Leverkusen B-rekin batera talde zorrotz baten barruan baitzegoen.

Lehen txandakatze gogor baten ondoren, zurigorriak euren multzoko buru izan ziren eta finalera sailkatu ziren, Bayer Leverkusen A eta Schalke 04 taldeekin batera.

 
 
wf autobus
wfl9
wfl8
wfl6
wfl5
wfl4
wfl3
wfl2
wfl1
Anterior
Siguiente
 

Bavariarren aurka bi partida jokatu ondoren, bilbotarrek hirugarren postua lortu zuten. Azkenean, talde alemaniar indartsuen bultzada handia nagusitu zen.

Kirola, gozamena eta, zergatik ez esan, lehiaketa, elkartu egin dira berriro ere erakusteko jarduera fisikoa ez dela adin jakin batean amaitzen, baizik eta bizi-kalitate hobea bermatzeko beharrezkoa den denbora guztia luzatzen dela.

50 urtetik gorako kirolariei hainbesteko gorakada eskaintzen hasi den kirol-espezialitate honek jardunaldi ezabaezinaz gozatzeko aukera eman die berriro ere parte-hartzaile guztiei. Hurrengo txapelketaren bila!