Nadia Nadim, futbola baino askoz gehiago

Afganistango jokalari errefuxiatuari buruzko biopic-ak publikoa hunkitu du Thinking Football Film Festivaleko hirugarren egunean

Fundazioak antolatzen duen zinemaldiaren hirugarren egunean saio bikoitza eskaini zen atzo. Thinking-ak beti biltzen ditu bere programazioan futbolaz haratago doazen eta gizarte osoari dagozkion gai eta gatazketan sakontzen duten filmak. Eztabaidarako eta hausnarketarako gonbita egiten duten filmak. Horrelakoa da “Nadia” pelikula, Nadia Nadimen bizitzari buruzkoa: gerra, erbestea eta futbola. Talibanek aita hil ondoren, Afganistaneko gerratik ihes egin behar izan zuen emakume errefuxiatu baten istorioa. Azkenean Danimarkara erbesteratua, futbolak etorkizun duina lantzen lagundu zion Nadiari, eliteko futbolari bihurtzeraino.

Proiekzioaren ondorengo zineforumean izan ziren Myriam Weil eta Edith Chapin, filmaren ekoizlea eta gidoilaria. Solasaldian, futbolaz haratago doazen gaiak: errefuxiatuen drama, pairatzen dituzten estigmak, herrialde islamiarretako emakumearen egoera, talibanen boterea Afganistanen…

 
2 _ELI7175
3 _ELI7100
4 2022.09.21 THINKING FOOTBALL 28
5 2022.09.21 THINKING FOOTBALL 27
6 2022.09.21 THINKING FOOTBALL 24
7 2022.09.21 THINKING FOOTBALL 23
8 2022.09.21 THINKING FOOTBALL 15
9 2022.09.21 THINKING FOOTBALL 09
10 2022.09.21 THINKING FOOTBALL 08
11 2022.09.21 THINKING FOOTBALL 02
Anterior
Siguiente
 

Aurretik, arratsaldeko lehen saioan, Arsène Wengerrek zuzendutako Arsenal FC taldearen istorioa ezagutu ahal izan genuen, berak kontatuta. Premier League-n eta Europan 22 urte luzez argi propioz distiratu zuten entrenatzaile eta talde bati buruzko dokumental % 100 futboleroa.

Gaur, “Destino Confidencial: Campeonas”, Alicia “Pelé” Vargasekin

Ostegun honetan, AEBetako Futbol Federazioak aurtengo maiatzean jokalarien aldarrikapenak onartu eta gero, “LFG” filma berreskuratuko du jaialdiak lehen saiorako, 18:00etan.

Arratsaldeko 20:00etan, ESPNren eskutik, Martin eta Daniel Ainsteinek zuzendutako “Destino confidencial: campeonas” dokumentala iritsiko zaigu. 1971ko munduko futbol txapelketa jokatu zuen eta txapeldunorde izendatu zen emakume-talde mexikarraren historia. Garai guztietako emakume jokalari onena kontsideratzen den, eta talde historiko hartako golegiletzat jotzen den Alicia “Pelé” Vargas filmaren osteko solasaldian izango da.

Ostiraletan atsedena eta asteburuan azken traka

Ostiralean Thinking-ak atseden hartzen du asteburuan indar handiagoz itzultzeko.

Larunabataren lehen sasoia 18:00etan hasiko da saritutako bi film-laburrekin: “Tala’vision”, eta “Steh auf du sau!”.

Thinking jaialdiaren proiekzio nabarmenetako bat, zalantzarik gabe, larunbat arratsaldeko 20:00etan izango da. Ronnie Sandahlek zuzenduta, “Tigrar” pelikulak Martin Bengtsson Milango Interreko haur miragarriaren istorioa kontatzen du. Gainera, Martin Bengtsson filmaren protagonista proiekzioaren ondorengo solasaldian izango da.

Iganderako, beste bi film. 18: 00etan, “Centoventi contro Novecento”, Pier Paolo Pasolini Bernardo Bertolucciren contra.

Amaitzeko, 20: 00etatik aurrera, Juanjo Gimenez zine-zuzendariari eskainitako saio berezia izango da. Solasaldiaren aurretik, futbolari buruzko bere laburmetraiak proiektatuko dira: «Libre Indirecto», «Maxima pena», «Rodilla» eta «Ascenso».

Informazio guztia eta sarreren erreserba HEMEN