Walking Football Fundazioko taldeak Europan estreinatuko dira

Nazioarteko txapelketa urriaren 11 eta 12an jokatuko da Albufeiran, Portugalen

Athletic Club Fundazioaren bi taldek Walking Football txapelketa jokatuko dute urriaren 11n eta 12an Albufeiran, Portugalen. Izenak adierazten duen bezala, Walking Football funtsean, oinez jokatzen den futbol mota bat da. Fundazioak modalitate horri eskaintzen dio bere proiektu sozialetako bat, 50 urtetik gorakoek kirola egiteko aukerak izaten jarrai dezaten eta futbolean beste modu batera gozatzen jarrai dezaten, ahal den neurrian lesio-arriskua saihestuz. Nazioarteko txapelketa honetan, Fundazioko taldeek bi kategoriatan parte hartzen dute: 50 urtetik gorakoak eta 60 urtetik gorakoak.

Athletic Club Fundazioaz gain, lehiaketa honetan parte hartzen dute: Seaton Carew WFC, Letsby Avenue WFC, 1874 Northwich eta Real Exiles talde ingelesek; Benfica FundazioaSC Farense, East Algarve Tariva, East Algarve Olhoa, Odiaxere WFC eta Browns WFC talde portugaldarrek, Malaga FC eta Hegoafrikako Luso Africa taldeekin batera. Txapelketa Albufeirako Estadio da Noran jokatuko da, futbol-7 modalitatean.