Xabi Uribe-Etxebarriaren hitzaldia

Athletic Club Fundazioak enpresa eta gertuko pertsonentzako online hitzaldi bat eman du: “La era poscoronavirus; la era de la Inteligencia Artificial”

Pasa den asteartean, maiatzak 19, 18:00etan, Athletic Club Fundazioak sustatutako hitzaldi bat eman zen, “La era poscoronavirus; la era de la Inteligencia Artificial” izenburupean. Xabi Uribe-Etxebarriak eman zuen, Sherpa.ai enpresaren sortzailea eta CEO lanpostua betetzen duen pertsona. Joseba del Carmen izan zen moderatzailea; Jon Rahm kirolariaren coach gisa lan egiten du berak. Sherpa.ai enpresan duen karguaz gain, ekintzailea eta Adimen Artifizialaren arloko ameslaria da Xabi, eta MIT Technology Review aldizkariaren arabera, “35 urtetik beherako berritzailerik onenetakoa”. Horretaz gain, EL PAÍS egunkariak urteko 100 pertsona berezien arteko sailkapen batean sartu zuen, eta Choiseul Institutuak “Etorkizuneko 100 liderren” artean.

Interesa duten pertsonek  berriro entzun ahal dute hitzaldi hau bideo honetan.

 
 

Orain arte ere bi hitzaldi eman ditu Fundazioak online, osasun alarman egon garen bitartean. Fundaziozaleei eta enpresei Newsletter bidez egin zaizkie gonbidapenak. Helburua interes orokorreko gai garrantzitsuak lantzea izan da, eta arlo bakoitzeko aditu entzutetsuek parte hartu dute.

Apirilaren 28an, Joseba del Carmenek berak, kirol eta enpresa arloko coach gisa, web bidezko ziklo hau inauguratu zuen, “Resiliencia en momentos de cambio” izeneko hitzaldiarekin. Hemen duzue eskuragarri. Pasahitza: 9S!=7v9#  

Hurrengo egunean, apirilak 29, Athletic Clubeko Arreta Integraleko Arduradun eta Psikologoa izan genuen gurekin, David Rincón, “La gestión emocional y el covid-19; herramientas y retos futuros” izeneko hitzaldiarekin.