Athletic Club % 100 jasangarri baten alde

Athletic Clubari lotutako karbono-aztarna murriztea da Fundazioaren erronka estrategikoetako bat

Athletic Club Fundazioa eta Bilbao Metropoli-30 Elkartea elkarrekin eta metropolietako mugikortasunarekin lotutako zenbait eragilerekin batera lanean ari dira, Clubaren kirol jardueraerarekin lotuta, mugikortasun eredu jasangarri batean aurrera egiteko eta taldearen ingurumeneko eragina murrizteko, inguru honetan. Fundazioak karbono aztarnaren eragina murrizteko erronkari ekiten dio, eta neurriak proposatzen ditu, ingurumen inpaktua txikitzeko.

Ekintza zehatzak prestatzeko, urtarrilaren 22an bildu dira, eta lau arlo tematikori buruzko eztabaida taldeetan lan egin dute. Hona hemen lauak: ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea, garraiobide publikoen erabilera handitzea, kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatzea (patineteak, bizikletak, oinez ibiltzea) eta ibilgailua partekatzea errazten duten tresnak sustatzea.

Hona hemen bertaratu direnetako batzuk: Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bizkaiko zenbait udaletako ordezkariak, garraio publikoko eta pribatuko erakundeetako ordezkariak eta lurraldeko mugikortasunarekin eta jasangarritasunarekin lotutako enpresen ordezkariak.