San Salvadorreko udal jarraigoaren bisita

Athletic Club Fundazioa Erdialdeko Amerikako hiriburu horrekin lankidetza-akordioak lantzeko aukera aztertzen ari da

Jon Vázquez Eguskizak, Fundazioako zuzendariak, San Salvadorreko (El Salvadorko Errepublika) udal jarraigoari egin dio harrera Ibaiganeko egoitzan. Bileraren helburua elkarrekin nazioarteko lankidetza proiektuak martxan jartzeko aukera aztertzea izan da.

Gaur egun, Athletic Club Fundazioak bi proiektu ditu martxan Amerikako kontinentean; bata Perun, eta bestea Hondurasen. Helburua beste herrialde batzuetara ere zabaltzea da. “Bizkaia Koopera: Villagol eta Athletic Villa” eta “SERSO Honduras” izenekoak dira egun bian dauden proiektuak. Horien bidez, Fundazioak bertako erakundeekin lan egiten du, kirola gizarteratze eta garapen tresna moduan sustatzeko. Athletic Club Fundazioak kirol materiala ematen du, baita entrenamenduak zuzentzen dituzten teknikarientzako prestakuntza ere, hantxe bertan.