ERLAZIONATUTAKO GIH
Athletic Club Fundazioa izan da Bizkaiko Foru Aldundiak aukeratutako erakundeetako bat, Bizkaia Koopera izeneko programaren bitartez garapen iraunkorreko helburuak zabaltzen laguntzeko. Helburu horiek giza eskubide (eskubide politiko, zibil, ekonomiko, sozial eta kultural) unibertsalen defentsan eta emakumeen ahalduntzean oinarritzen dira. Zehazki, Perun kokatutako bi proiektu solidario (VILLAGOL eta ATHLETIC VILLA, bigarrena emakumeentzat bereziki) garatzeko konpromisoa hartu du Athletic Club Fundazioak. Proiektuok Lima hiriko Villa El Salvadorreko Ā«giza kokaguneanĀ» kokatuta daude eta ADDVES elkarteak (Villa El Salvadorreko kirolaren eta garapenaren aldeko elkartea) sustatzen ditu lekutik bertatik. Izan ere, 2006. urteaz geroztik, Barakaldoko kirolaren eta garapenaren aldeko elkartea (DEPYDES) Peruko elkartearekin eskuz esku aritzen da, kirol jardueraren bidez giza garapena sustatu nahi duten proiektuak jorratzen. Indarkeriaren menpe dagoen Limako udalerria da Villa El Salvador; izan ere, ohikoa da adingabeek egunerokoan su-armak eskura edukitzea. Kaleko taldeetan sartzen direnean ikastetxetik urrundu eta droga-mundura hurbiltzen dira (oinarrizko orea erretzen dute), eta delinkuentzia arruntaren munduan (lapurretakā¦) murgildu.
3.000 erabiltzaile baino gehiago dituen talde bati zuzendutako proiektuak dira, hezkuntza-prestakuntza eskaini, gizarteratzea sustatu eta arrisku-portaerak prebenitzeko asmoz.
FundaciĆ³n Athletic Club Fundazioa
Mazarredo 23, 48009 Bilbao
Tlf: +34 94 661 20 04
info@fundacionathleticclub.eus