Kirol-materiala eta Honduraseko hezkuntza-teknikariek bertatik bertara eskainitako prestakuntza hornitzen ditu Athletic Club Fundazioak. Horretarako, Fundazioko teknikariak urtean behin joaten dira Hondurasera, bertako teknikariak trebatzera.
Proiektua SERSO Hondurasek Jutiapa udalerrian duen San Viator hezkuntza-zentroko 4 eta 10 urte bitarteko neska-mutilentzat zuzenduta dago, eta kirol hastapeneko programa batekin osatzen da eskualdeko beste ikastetxeetako ikasleentzat.