Athleticen larruazalean

 

Klubeko jokalariak eta gizarte-proiektuekin lotura duten pertsonak partaide dituen bideo bereziarekin ospatuko du Fundazioak hogeigarren urteurrena

Athletic Club Fundazioak hogei urte beteko ditu larunbatean, otsailaren 26an. Urteotan, Fundazioaren garrantzia handituz joan da eta klubetik banaezina den entitatea izatera iritsi da. Bi hamarkadatan aurrera eraman dituen gizarte-, kultura-, kirol-, prestakuntza- eta ingurumen-proiektuek Athleticen balioak adierazten dituzte. Hala, urtez urte, arrastoa utzi du familia zuri-gorrian: gizarte-proiektuen hartzaile diren eta zaurgarritasun-egoeran dauden kolektiboen artean, gure lehenengo taldeetako jokalariengan, eta baita abian jarritako askotariko ekimenekin bat egin duten zaleengan ere.

Egindako lanari esker, Fundazioa Athletic Clubaren larruazalean dago, haren izena tatuatuta baitu klubak, garrantzia duten gauzak grabatzen diren moduan.

 
7
6
5
4
3
2
1
Anterior
Siguiente
 

Oroitzapenezko kamiseta

Efemeride berezi hori dela eta, gure lehen taldeek LaLigako partida jokatuko dute FC Bartzelonaren aurka, eta Erreginaren Kopako partida Sevilla FC taldearen aurka, Fundazioaren oroitzapenezko kamiseta batekin.

XX. urteurreneko logoa jantziaren erdian egongo da, Athletic Cluben armarriaren ondoan.

 
 
chicos_portero
chicos_home
chicas_portero2
chicas_home
Anterior
Siguiente
 
 

San Mames argiztatuta

Era berean, Fundazioaren hogeigarren urteurreneko logoa argiztatuta ikusiko dugu San Mames zelaian larunbatean, otsailaren 26an. Datozen hilabeteetan zehar hogeigarren urteurrenaren ospakizunaren inguruko zenbait ekitaldi iragarriko ditu Fundazioak. Horietako batzuk Fundazioaren urteko egitarauan sartuta daude, besteak beste, «Thinking Football Film Festival» eta «Letrak eta Futbola» kultura-jaialdien edizio bereziak. Gainera, Fundazioak LaLiga Genuineren Azken Fasea antolatuko du, eta urteurrenak beste sorpresa batzuk ere ekarriko ditu.

Azkenik, Fundazioak eskerrak eman nahi dizkie Club Athletic-eko jarraitzaileei, enpresa eta erakunde laguntzaileei eta Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari hogei urte hauetan emandako laguntzagatik. Bere ekarpena erabakigarria izan da Athletic Club Fundazioak osasun ona izan dezan eta gaur 20 urte bete ditzan.

Eskerrik asko.