San Mames #TotalAccess leloaren kolorez argiztatzen da

Klubak eta Fundazioak bat egin dute futbola irisgarri egiteko Europako CAFE erakundeak sustatutako kontzientziazio astearekin

Athletic Clubek eta Fundazioak aurten ere bat egin dute CAFE erakundeak (Centre for Access to Football in Europe) mugikortasun murriztuaren inguruan kontzientziatzeko sustatutako astearekin. Martxoaren 12tik 20ra bitartean izango da. Dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako laguntza hori ikusarazteko asmoz, San Mames nazioarteko erakunde horren kolore urdinetik argiztatu zen larunbatean. Athletic Club taldeak mugikortasun murriztua duten pertsonek sortutako lehenengo Peña dauka. Denon Athletic dauka izena, 76 pertsona dira eta San Mamesen bertan daukate egoitza, “La Campa de los Ingleses” tabernan.

 
CAFE 01
CAFE 02
CAFE 03
Anterior
Siguiente
 

CAFE erakundea UEFAk babestua da, eta bere xede nagusia mugikortasun murriztua duten pertsonei futbol-zelaietarako sarbidea hobetzea da. Athleticek ere bere egin du CAFE erakundearen leloa: #TotalAccess. Asmoa da benetako inklusioa lortzea, Athletic Cluben parte izatearen esperientzia ahal beste hobetzea eta eguneroko bizimoduan ahal beste lekuetara iritsi ahal izatea.

Eskailera mekanikoak dira klubak azken hilabeteetan ikusleak estadiora sartzea errazteko egin duen ekimenik garrantzitsuenetako bat. Horien bidez, hirugarren harmailadiko ikusleak bertara sartu ahal dira (bigarren eta hirugarren solairuak), estadioko lau sektoreetan. Eskailera mekaniko horien bidez, 29.000 pertsona errazago heltzen dira beren lekuetara.