Bueltan da Aste Santuko Campusa

Athletic Club Fundazioak Aste Santuko Campusa berrabiarazi du eta bi txanda egongo dira: apirilaren 11tik 13ra eta 19tik 22ra

Fundazioak abian jarri du 2022ko Aste Santuko campusa, 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendua. Jarduera berrabiarazteko beharrezkoak diren osasun-protokolo guztiak ezarri ondoren, eta aurreko Neguko Campusaren arrakasta ikusita, Fundazioak izena emateko epea irekiko du astearte honetatik aurrea (martxoak 15).

Plazak mugatuak dira eta, izena emateko, sakatu HEMEN

Aste Santuko Campusa Lezamako kirol-instalazioetan egingo da, bi txandatan.

Lehenengo txanda hiru egunekoa izango da, 2022ko apirilaren 13tik (astelehena) 15era (asteazkena).

Bigarren txandak egun bat gehiago izango du eta Pazko Astean izango da, 2022ko apirilaren 19tik (asteartea) 22ra (ostirala).

Programatutako jarduerak hauek dira: entrenamendu bikoitza egunero, prestakuntza-tailerrak, San Mamesera eta Athletic Club Museora txangoak eta, tartean, indarrak berritzeko hamaiketakoa. Era berean, Fundazioak garraio aukera eskaintzen du autobus anezka (lanzadera) baten bidez San Mamesetik Lezamara joateko eta jardunaldia amaitzean itzultzeko.

Hauek dira prezioak:

  1. txanda: 145€
  2. txanda: 179€

Txanda biak: 259€

1.txanda + autobusa: 160€

2.txanda + autobusa: 194€

Txanda biak + autobusa: 289€

Athletic Clubeko bazkideek eta Club Athleticeko kideek % 10eko deskontua izango dute.

Informazio gehiago HEMEN