Uda ostean anaitasunezko azken jardunaldia izango da, eta denboraldi berrirako izen-emateak hasiko dira
Osasun alarma dela eta, Athletic Club Fundazioaren Enpresen Ligaren XIII. Edizioa atzeratu egin da, uda ostera arte. Txapelketaren antolatzaileek egoera posible guztiak aztertu dituzte eta konturatu dira ezinezkoa dela egungo baldintzetan parte-hartzaileen segurtasuna bermatzea. Ondorioz, falta diren liga jardunaldiak bertan behera geratu dira eta anaitasunezko azken jardunaldia urrian izatea erabaki dute, osasun egoerak aukera ematen badu, noski.
Fundazioaren asmoa da azken jardunaldi hori Enpresen Ligako denboraldi berriaren hasiera izatea. Lagun arteko partiden ostean, Fundazioak lunch bat antolatuko luke Lezaman parte-hartzaile guztientzat, eta hurrengo edizioan ere izena ematera animatuko luke jendea.