Forging Steel Products enpresak Fundazioarekin bat egin du

 
 

 

Amorebietan egoitza duen beroko estanpazio bidezko forjaketa-enpresak Babezkide Nagusi gisa sinatu du

Forging Steel Products SL-k, Amorebietan egoitza duen beroko estanpazio bidezko forjaketa-enpresak akordio bat sinatu du Athletic Club Fundazioarekin, eta Babezkide Nagusi bihurtu da. Horrela, Forging Steel Products SL gure erakundearen parte bihurtzen da eta, gizarte hobe baten aldeko gure konpromisoa bere eginez, Fundazioak gizarte, kultura, prestakuntza, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuekin bat egiten du.

San Mamesen egindako akordioaren sinaduran, Jon Uriarte, Athletic Clubeko eta Fundazioko presidentea, eta Juan Carlos Gómez (Eragiketen zuzendaria) eta Javier García (Finantza zuzendaria), Forging Steel Products S.L.-n izenenan, izan dira.

Forging Steel Products SL Zornotzan dagoen beroko estanpazio bidezko forjaketa-enpresa bat da. Batez ere ibilgailu industrialarentzat (kamioia) eta trenbidearentzat egiten dute lan. 150 langile ditu gaur egun. Bere produktuaren % 70 esportatzen du, gehienak Europara.