Haurren Babeseko graduondoko aurreinskripzioa

 
 

 

“Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haurren eta Nerabeen babesa” Aditu Tituluan aurrez izena emateko epea zabalik

Bilboko Hezkuntza Fakultateak 2023/24 Graduondoa egiteko epea ireki du, Athletic Club Fundazioarekin lankidetzan ematen duen “Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haurren eta Nerabeen babesa” Aditu Tituluaren barruan. 50 plaza eskaintzen dira eta aurreinskripzioak HEMEN  egin daitezke

20 krediturekin eta modu birtualean, hezkuntzaren eta kirolaren arloko adituek prestatuko dituzte kiroleko, eskola-kiroleko eta kirol federatuko profesionalak, ikuspegi berritzaile eta inklusibo batetik, eta pertsonen garapen integrala sustatzen duten balioak kontuan hartuta.

Programa hau haurrak eta nerabeak babesteko aintzindari izan den legeekin, bereziki Haurrak eta Nerabeak Indarkeriarena aurka babesteko lege organikoarekin (LOPIVI) eta bertan nabarmendutako babes delegatuarekin bat datorren titulua da eta hiru helburu nagusi ditu:

1) Haurrak eta nerabeak babesteari buruzko lege-esparrua aztertzea eta kirol-esparruari lotzea.

2) Eskubide eta aukera berdintasuna bermatuko duten prestakuntza-prozesuak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko gai diren entrenatzaileak prestatzea, balioei, ekitateari eta dimentsio emozionalari arreta berezia eskainiz.

3) Kirola gizarte-trebetasunak eta trebetasun kritikoak garatzeko eta herritarrei zerbitzua emateko tresna gisa identifikatzea.

Gainera, haurrek eta nerabeek kirol-arloan dituzten esperientziak ezagutzeko aukera izango dute ikasleek, eta praktika espezializatuak egingo dituzte graduondoko edukiak praktikan jartzeko gai izango diren ingurune batean. Hori guztia Athletic Club Fundazioaren eta UPV/EHUren zuzendaritzapean, adingabeekin egindako kirol-lanaren bikaintasunera iristeko helburuarekin.

Informazio gehiago HEMEN 

Kontaktua: mariadelmar.boillos@ehu.eus (946017564)