LaLiga Genuineko azken fasea

 
 

 

Athletic Club Fundazioak denboraldiko azken partidak jokatuko ditu Vila-realen

Athletic Genuine txapelketara itzuliko da asteburu honetan denboraldiko azken hiru partidak jokatzeko. Urtean gehien espero den uneetako bat da, lehiaketan parte hartzen duten 44 taldeak elkartzen baitira. Aurreko denboraldian azken fasea Lezaman egin bazen, oraingo honetan Villarreal CFri dagokio antolaketa. Genuineko lehoiak Jose Manuel Llaneza Kirol Hirira joan dira gaur goizean, beti bezala, Athleticen elastikoa defendatzeko pozez eta ilusioz beteta.

Athletic Genuineren lehen aurkaria UD Eivissa izango da, larunbatean, goizeko 11:00etan. Arratsalderako, 18:00etan, A Coruñako RC Deportivoren aurkako norgehiagoka izango dugu. Eta azken faseko hirugarren eta azken partida igandean izango da, 11:00etan, Real Zaragozaren aurka.

Bosgarren Fair Play Saria jokoan

Respeto Multzoan sartuta, Athletic Club Fundazioa da momentuz Fair Playren sailkapeneko liderra, 354 punturekin. Beraz, onena da, aurten ere, txapelketa honetan garrantzitsuena den garaikurra eskuratzeko: kiroltasunekoa.

Gogora dezagun Athletic Genuine dela LaLiga Genuineren lehen lau edizioetako Fair Play-aren irabazlea. Txapelketaren leloari zentzua ematen dion taldea da: lehiatu aurretik, partekatu! Gure zale zuri-gorriarekin batera, zoriona banatzen dute han-hemenka.