Audi Alzaga, BEC, Es+Padel, Grupo Llona, Inelco 2001, Aranzazu Hoteles eta Quirónsalud enpresetako ordezkariek sinatu dute
Gaur goizean Audi Alzaga, BEC, Es+Padel, Grupo Llona, Quirónsalud, Inelco 2001 eta Selzur enpresetako ordezkariak izan dira Ibaiganen, dagozkien akordioak sinatzen. Beraiekin izan dira Juan Carlos Ercoreca eta Jon Vázquez Eguskiza, Fundazioko presidente eta zuzendaria, eta Aitor Elizegi presidentea. Hain zuzen ere, Ercorecak eta Vázquez Eguskizak denboraldi berrirako markatutako erronketako bat enpresa laguntzaileen kopurua handitzea izan da; izan ere, erakunde horien lankidetza funtsezkoa da Athletic Club Fundazioak helburu duen gizarte lana aurrera eramateko. Halaber, jadanik Fundazioaren babeskideak ziren Metro Bilbao, Kirolbet eta Selzur enpresek haien diru-ekarpenak igo dituzte.
Bestalde, Fundazioak, enpresen Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin bat egiteaz gain, lan partekatuari balioa ematen dioten jarduera eta esperientziak barne hartu ditu. Zentzu horretan, Fundazioaren helburua lan-eremu guztietan hazten jarraitzea da, baina ez hori bakarrik: gizarte, kirol, kultur eta ingurumen arloko proiektu guztien parte izan nahi duten enpresekiko lankidetza ikusgarri egin nahi du.