Fundazioa, Engage! proiektuarekin Bartzelonan

Proiektu honek Letrak eta Futbola aukeratu zuen literatura-ekimen interesgarrienen artean Europa mailan

Engage! Young Producers Europako proiektu bat da, eta kulturan sartzeko berdintasuna erraztea du helburu, pentsaera kritikoaren sustapena eta ahalduntzearen alde eginez. Athletic Club Fundazioak, Jardueren Arduradunaren Galder Reguerak ordezkatuta, Engage! proiektuaren LiterACCIÓn deitutako azkenengo hitzaldian parte hartu zuen pasa den ostegunean, Bartzelonan. Bertan, Galder Reguerak Fundazioaren kultura-proiektuei buruz hitz egin zuen, Alberto Soler eta Óscar Carreño hizlariekin batera.

Engage! proiektuak lau erakunde batzen ditu: Det Fria Ordets Hus (SW), Krakowskie Biuro Festiwalowe (PL), PEN Català (SP) eta National Centre for Writing (UK); eta nazioarteko sare hauekin elkarlanean ari da: PEN International, International Cities of Refuge Network (ICORN) eta UNESCO Creative Cities Network.