Jutiapako alkateari harrera egin diogu

Athletic Club Fundazioak SERSO Honduras proiektua garatu du Hego Amerikako herri horretan

Juan Carlos Ercoreca eta Jon Vázquez Eguskizak Jutiapako alkate Óscar Ayalari harrera egin diote gaur goizean Ibaiganen. Athletic Club Fundazioa SERSO Honduras gizarte proiektua garatzen ari da herri hartan, izen bereko GGKEren eta SERSO San Viator elkartearen laguntzarekin. Athletic Club Fundazioak kirol materiala eskainiko du eta Honduraseko teknikariei prestakuntza emango die bertatik bertara. Horrela, GKEei eta inguruko ikastetxeei heziketa programak finkatzen lagunduko diete.

Óscar Ayalak eskerrak eman dizkio Fundazioari eta Athletic Club erakundeari, proiektua aurrera eramaten laguntzeagatik. Jutiapako 380 haurrek parte hartzen dute eta kirola da tresna nagusia. Horrela, adingabeen garapen integrala sustatzen da.