Hiru “Lezama Beka” berri

 
 

Irune Maza, Ander Egiluz eta Nerea Kortabitartek, Clubeko harrobiko jokalari izandakoak, Fundazioaren bekak lortu dituzte

Athletic Club Fundazioak Lezaman egon diren eta kirol arrazoiengatik bertan jarraitu ez duten jokalarientzako beka programa bat dauka: “Lezama Bekak“. Harrobiko kide izan diren bitartean kirola eta ikasketak uztartzeko borondate argia erakutsi duten pertsonei eskainia dago. Helburua horixe da: futbol prestakuntza zein prestakuntza akademikoa garatzeko jokalariek egindako ahalegina saritzea. Beka horien bidez, Fundazioak ikasketa urte bat ordaintzen du, jokalari bakoitzaren beharrizanetara egokituz.

Ikasturte honetan honako ikasleak izan dira onuradunak: Irune Maza, Ander Egiluz eta Nerea Kortabitarte. Fundazioak Boise State University (AEB), Euskal Herriko Unibertsitatea eta Begoñako Andramari Irakasle Eskola zentroetan egingo dituzten ikasketen kostuak hartuko ditu bere gain, hurrenez hurren.