Genuine taldeko kideen errekonozimendu medikoak

 
 

Genuine Athletic Club Fundazioa taldeko jokalariek mediku eta kirol arloko errekonozimendua egin dute

Genuine Athletic Club Fundazioa taldeko berrogeita zortzi kideak Zorrotzaurreko IMQ Klinikara joaten ari dira aste honetan, astelehenetik ostegunera, txandaka. Genuine Ligaren aurretik errekonozimendu medikoak egitea izan da asmoa; izan ere, azaroaren 15eko asteburuan izango da lehenengo fasea, Tarragonan. Genuine Athletic Club Fundazioa taldearen aurkezpena irailaren 24an gertatu zen Lezaman eta berehala lan saioak hasi ziren. Klubeko beste taldeekin ohitura den bezala, errekonozimendu hauek denboraldi-aurrean egiten dira.

Bestalde, Athletic Club Fundazioa, Ibon Oleagagoitia Gizarte-Proiektuen arduradunaren eskutik, LaLiga Genuine Santanderreko beste denboraldi baten hasierari buruzko informazioa jasotzeko jardunaldian egon zen atzo asteazkenean Madrilen. Bertan, proiektu integratzaile honetan dauden 36 taldeetako ordezkariak batu ziren.