Gabonetako Campusaren arrakasta

Pandemian egonik ere, 148 haurrek gozatu ahal izan dute Athletic Club Fundazioak antolatutako jarduera ludiko eta kirol kutsukoekin

Athletic Club Fundazioak arrakastaz garatu du Gabonetako Campusa, koronabirusak eragozpen ugari eragin dituen arren. 148 neska-mutiko bertaratu dira Lezamako instalazioetara eta Omikron aldaerarekin kutsatzeko arriskua ekiditeko aire zabalean eta talde txikitan programatutako joko, prestakuntza-tailer eta entrenamenduekin gozatu ahal izan dute.

Kirol saioez gain, Athleticzale txikerrek San Mames eta Athletic Club Museoa bisitatu dituzte, eta azkenburuko modura, gure lehendabiziko taldeetako entrenamendu bat ikusi ahal izan dute lehen lerrotik.

 
 

Athletic Club Fundazioak campusaren antolaketarekin erakutsitako konfiantza eskertu gura die guraso guztiei. Zalantza garaiak izan arren, Fundazioak Gabonetako Campusa antolatu ahal izan du, ezinbesteko osasun neurri guztiak betez. 6-14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta, jardunaldi bakoitzaren amaieran, aita zein amek laburpen xume bat jasotzen zuten, eguneko jarduera eta berritasun guztien berri emanez. Fundazioa dagoeneko lanean da Aste Santuko Campusaren antolaketari so.

 
C8
C2
C4
Anterior
Siguiente