EGBA Kirolak Sestaon 2020an sortu zen kluba da, kirolaren eta, bereziki, futbolaren bidez Bizkaiko afrikar komunitatearen integrazioa eta garapena bultzatzeko helburuarekin.
Kluba 30 jokalari helduk eta hogei bat gaztek osatzen dute. Era berean, proiektuak Sestaoko Udalaren babesa du, Bizkaian bizi diren atzerritarrekin egiten duen gizarteratze-lan sozialagatik.