Boluntarioak estadioaren ate guztietan kokatzen dira partida hasi baino ordubete eta laurden lehenagotik partida amaitu arte, beraien beharra izan lezaketen mugikortasun urriko pertsonei laguntzeko. Lantegi Batuak erakundearekiko lankidetzari esker, desgaitasun intelektuala duten pertsona batzuk ere sartu dira boluntarioen taldean. Helburua: desgaitasun intelektuala duten pertsonen egoera normalizatzea eta gizartean, lanean eta aisialdian erabat txertatzeko urratsak egitea.