Gaur egun, elkarri lotutako bi proiektutan jartzen du indarra. Desgaitasun intelektualaren alorrean jarduten duten elkarte askotako (Geu-Be, Adizmi, Uribe Kosta, Gorabide, Atzegi, Antigua Luberri, Apdema eta Down Sindromea fundazioa) kideek jokatzen dute Ahalegina Kopa Lezamako instalazioetan. Edizio bakoitzean berrehun bat jokalari inguru biltzen dira. Horien artean aukeratutako jokalari batzuek osatzen dute, hain zuzen, Athletic Club Fundazioaren Genuine taldea, Espainiako La Liga Fundazioak antolatutako LaLiga Genuine txapelketan parte hartzen duena.