Genuine Taldea

Desgaitasun intelektuala duten pertsonek osatzen dute Athletic Club Genuine taldea, Fundazioaren zenbait proiektutan parte hartzen duten elkarteekin lankidetzan. Hain zuzen ere, Adizmi, Fundación Síndrome de Down, Gaude, Geu Be, Gorabide eta Haszten elkarteak.

ERLAZIONATUTAKO ODS-ak

Astean behin entrenatzen dira Lezamako kirol-instalazioetan Athletic Clubeko teknikariekin, eta Genuine Ligan (Espainiako Ligaren Fundazioaren proiektuan) hartzen dute parte. Futbol Profesionaleko Ligako bi klubek hartzen dituzten lau fase final ditu lehiaketak. Lehiaketan parte hartzen duten taldeen artean kiroltasunik onena aitortzen duen Fair Play sariko lehenengo lau edizioak irabazi ditu Athletic Club Fundazioaren taldeak.

 

 

 

Athletic Clubek eta bere Fundazioak 2021/22 denboraldiko azken fasea antolatu zuten. Bi egunetan 63 partida jokatu behar ziren Lezamako zelaietan. 42 klub ari ziren jokatzen, milaka pertsona biltzen zituen ekitaldi batean, futbolariak, teknikariak, langileak eta ikusleak barne. Jasotako zorionak eta eskerrak ikusita, ekitaldia arrakastatsua izan zen, eta bai Liga eta bai klub parte-hartzaileak oso pozik joan ziren Bilbotik.

Baina, zalantzarik gabe, dena borobil atera izanaren benetako egileak LaLiga Genuineko jokalariak izan ziren, eta, horien guztien artean, aipamen berezia merezi dute lehoi zuri-gorriek, entrenatzaileak barne, eta Peña Genuineko Athleticzale zoragarriek. Ostiraletik igandera eskaini zuten ikuskizuna ahaztezina izan zen. Oparitu zuten alaitasunak ez du preziorik. Harmailetatik zelaira eta zelaitik harmailetara, klub eta fundazio bereko kide izatearen zentzua argi propioz distiratu zen.

 

 
 
 

Adimen urritasuna duten futbolariek osatutako Genuine taldea egiteko, Adizmi, Fundación Síndrome de Down, Gaude, Geu Be, Gorabide eta Haszten elkarteek parte hartzen dute.

Previous slide
Next slide

ERLAZIONATUTAKO ODS-AK

  • Gorputz-jarduera eta ohitura osasungarriak sustatzen ditu, trebetasun psikomotorra hobetze aldera.
  • Gaixotasunak eta osasunerako kaltegarriak diren jokabideak saihesten ditu.
  • Pertsonen arteko harremanak eta familia barnekoak hobetzen dira.
  • Autoestimua, norberaren gaineko konfiantza, ahalduntzea eta independentzia handitzen ditu
  • Oreka emozionala, kontzentrazioa, frustrazioaren kudeaketa eta ardurak hartzeko gaitasuna hobetzen ditu.
  • Hobetzeko grina, motibazioa eta erresilientzia sustatzen ditu.
  • Arlo pertsonalean garatzeko, gizarteratzeko eta enplegu produktiboa lortzeko beharrezkoa den baldintza-berdintasuna bermatzen du.
  • Kirolean eta aisialdian berdintasunez parte hartzeko eskubidea bermatzen du.
  • Jendartea osatzen duten talde guztien parte-hartzea sustatzen du.
  • Kirol-jarduera eta -txapelketetan parte hartzeko aukera ematen die aniztasun funtzionala duten pertsonei.
  • Garapen soziala bultzatzen du, eta aniztasun funtzionala duten pertsonen inguruan dauden estereotipoak hobetzen ditu.
  • Aniztasun funtzionala ikusgai bilakatzen du eta haren gainean sentsibilizatzen du jendartea, diskriminazioa murrizte aldera.

BESTE PROIEKTU BATZUK