GARUN-PARALISIKO FUTBOLA

Garun-paralisiak edo hartutako kalte zerebralak jotako kirolariek egiten dute «garun-paralisiko futbola».

ERLAZIONATUTAKO ODS-ak

Garun-paralisiak eragindako nahasmendu neurologikoek hein batean edo bestean eragiten diete gorputzaren mugimenduei eta muskuluen koordinazioari; horregatik, gaixoen gaitasun funtzionala baldintzatzen du gaixotasunak. Athletic Club Fundazioak, Haszten, Aita Menni eta Bidaideak elkarteekin batera, talde horretako kideentzako entrenamendu-saioak antolatzen ditu, mundu guztiarentzako aukera-berdintasuna sustatzeko xedez. Izan ere, kirola eta jarduera fisikoa ezinbestekoak dira talde horretako kideen psikomotrizitatea eta pertsona-garapena hobetzeko.

Previous slide
Next slide

BESTE PROIEKTU BATZUK