Bilbon presentzia daukan enpresa honek Athletic Club Fundazioarekiko konpromiso soziala berritu eta zabaldu du
Grupo SIFU enplegu zentro berezia da, eta liderra da sozialki arduratsuak diren Facility Services delakoen arloan. Duela gutxi, Athletic Club Fundazioarekiko konpromiso soziala berritu eta zabaldu du, Babeskide Nagusi izatetik laguntzaile Estrategikoa izatera. Horrela, enpresak gizarte hobe baten aldeko konpromisoa handitu du, Fundazioak gizarte, kultura, kirol eta ingurumen arloetan garatzen dituen proiektuak bultzatuz. San Mamesen egindako akordio berri honen sinaduran Aitor Elizegi, Athletic Clubeko presidentea, eta Jon Patxi Lerga, Grupo SIFUko Zuzendari Nagusia izan dira.
Grupo SIFU erakundeak 29 urte daramatza desgaitasuna duten pertsonen laneratze arloan lanean, eta, gaur egun, 4.400 langile baino gehiago ditu. Horien % 89k desgaitasunen bat dute (fisikoa, mentala edo sentsoriala). Ibilbide profesional luzeak emandako esperientziaren bidez, hainbat sektoretako bezeroei ematen die erantzuna: aireportuak, farmazia, hezkuntza arloa, osasungintza, industria, ostatuak, bulegoak edota azalera handiak. Zerbitzu mota batzuk esternalizatuz, erakundeen hazkundean laguntzen du, Gizarte Erantzukizunari balio erantsia eskainiz, eta Desgaitasuna duten pertsonen Eskubideen eta beren Laneratzeari buruzko Legea betetzen lagunduz.