XVIII. Bertsoderbia Zornotzan

Athletic eta Realaren arteko partidaren egun berean ospatuko da, otsailaren 20an, igandea, eguerdiko 12:30ean

Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioarekin eta Zornotzako Udalarekin elkarlanean, XVIII. Bertsoderbia ezagutzera eman du. Oraingoan, futbolaren eta bertsolaritzaren festa Zornotzako Zornotza Aretoan ospatuko da, Athletic Cluben eta Realaren arteko partidaren egun berean, otsailaren 20an, igandea, eguerdiko 12:30ean.

Zuri-gorrien aldetik, Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria eta Aitor Etxebarriazarraga bertsolariak arituko dira. Txuri-urdinen aldetik, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea Eta Abar Zornotzako Bertso Eskola izango da.

Sarrerak dohainik izango dira, eta gonbidapenak www.sarrerakzornotzaaretoa.com webgunean eskatu ahal izango dira.

Bertsoderbia

2012. urteaz geroztik, Bertsoderbia Athletic Cluben eta Realaren arteko norgehiagokaren aurretiko kultura-ekitaldi gisa egin da. Ekimen honen helburu nagusia giro oneko lehia sustatzea da, euskal taldeen kirolaren eta kulturaren arteko norgehiagoka alde batera utzita. Azken finean, lehia horretan elkarbizitza sustatu nahi duten bi futbol talde aurkarik programatutako kultur jarduera da.

Bertsoderbian Atheltic Club eta Reala ordezkatzen dituzten bertsolariek parte hartzen dute. Bertsolariak euskal derbiarekin zerikusia duten gaien inguruan aritzen dira bat-bateko betsotan. Ikusleek asko baloratzen duten saio berezi honetan umorea eta adiskidetasuna artearekin eta lehiarekin nahasten dira. Gogoan izan behar da bertsolaritza euskal ahozko tradizioaren funtsezko zutabea dela eta euskararen idatzizko edozein adierazpen baino askoz lehenagokoa dela.