GABONETAKO AC CAMPUSA

Athletic Clubek ireki du dagoeneko izena emateko epea Lezaman abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean egingo den Gabonetako Campuserako

ERLAZIONATUTAKO ODS-ak

Athletic Clubek abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo den Gabonetako Campusean izena emateko epea ireki du. 6 eta 14 urte urte bitarteko umeei zuzendutako jarduerak egingo dira Lezamako kirol instalazioetan, pabiloi estalia barne, 9:00etatik 14:00etara, bi txandatan banatuta:


1. TXANDA: Abenduak 26, 27, 28 eta 29. 


• 2. TXANDA: Urtarrilak 2, 3, 4 eta 5. 


Bazkide diren edo Club Athleticeko kide diren haurrek %10eko beherapen gehigarria izango dute izen ematean. Oraindik Club Athleticeko kide ez bazara, batu zaitez orain eta hasi bere abantailez gozatzen!

AC Campuseko parte-hartzaile guztiek ongietorri pack bat jasoko dute inskripzioarekin. Pack horrek bi kamiseta, praka motzak, galtzerdiak, jertsea eta ur botilatxo pertsonalizatua izango ditu. Gainera, Lezamara joateko San Mamesetik irtengo den anezka zerbitzua egongo da erabilgarri.

EMAN IZENA ORAIN

Gabonetako AC Campusaren egitaraua parte-hartzaileen prestakuntzarako eta gozamenerako diseinatuta dago. Entrenamendua eguneroko jardueraren ardatz nagusia izango da, non ikaskuntza gidatua nabarmentzen den, beti Athletic Cluben balioetan oinarrituta.

Horretaz aparte, lehen taldeetako jokalariak ezagutzeko aukera egongo da ere, baita AC Museora eta San Mamesera bisita egiteko.
Parte-hartzaileen tutoreek AC Campusaren gaurkotasun osoa jarraitu ahal izango dute beren app ofizialaren bidez, eta bertan antolakuntzaren komunikazioak, eguneroko laburpenak eta argazki-galeriak aurkituko dituzte.

Zure zain gaude AC Campusean!

Previous slide
Next slide

BESTE PROIEKTU BATZUK