2019ko ekainaren 2an berriro ekin zitzaion proiektuari, eta Ereagako hondartzan hiruko bi txapelketa egin ziren: Gizonezkoena, Ugeraga, Barrika eta Basconia FT taldeen artean; eta emakumezkoena, Leioako Emakumeak, Bizkerre eta Bilboko Merced Sani taldeen artean. Laurogeita hamar parte-hartzailetik gora bildu ziren bertan.
Aurrerantzean, hondartza txapelketak erabiliko dira kirola joko osasungarri eta dibertigarri gisa sustatzeko.